Anaia Beñat eta herriko errienta (maisua) alemanei ihesi Xelestinen anaia Beñat Kintoan ezkutatuta egon zen, errientarekin batera. Errientaren (maisua) istorioa kontatzen du. Alemanak haren bila jin ziren Alemaniara lanera eramateko. Haurrekin ibilaldi bat egitera irtena zen eskolatik. Xelestinek abisua pasatu zion eta ihes egin ahal izan zuen. Anaia Beñat eta biak etxeko zoko batean eta herriko hainbat etxetan ezkutuka ibili ziren. Etxeko trapa batean uzten zituzten haiendako mezuak. Alemanek ez zuten sekula miatu leku hura. Gero, Marokora alde egin zuten eta gerla finitu zenean itzuli ziren.