Alemanak etxean Ontsa portatzen omen ziren soldadu alemanak, edanak ez bazeuden, bederen. Zinkoeneko ganbarako atea irekita utzi behar izaten zuten alemanentzat. Alimaleko azantzak ateratzen zituzten edanda zeudenean. Behin batek tiroa bota zuen etxe barruan. Soldadu arruntak umilagoak omen ziren buruzagiak baino. Gerla biziki tristea omen da.