Kontrol batean gelditu zutenekoa "Carte de identité", nortasun agiri faltsuak ekarri izan zituzten erresistentziarentzat. Piarre, koinatua, Espainiarat joan zen ihesi, ahizparekin ezkondu eta laster. Xelestin ibilia da nortasun agiriak egiten. Alemanek galdekatu zuten Xelestin hori dela eta. Ez zen konturatzen nolako arriskuan sartuta zebilen. Behin Baigorritik gauez bizikletan zetorrelarik, kontrol batean gelditu zuten. Ordukoa kontatzen du umorez. "Lumiere kaput" erantzun zien, bizikletaren argia itzalita zergatik zekarren galdetu ziotenean. Gaueko bederatzietan ezartzen zen "etxeratze agindua".