Xelestin erresistentziarako laneanPiarre koinatua, ahizparen senargaia garaia hartan, preso hartu zuten erresistentzian ibiltzeagatik; handik denbora batera askatu zuten. Gurasoen jaiotetxean, Zinkoenean, erresistentziakoen atzera-aurrera handia zebilen. Berak ere usu egin zuen haiendako lan, mezuak batetik bestera eramaten batez ere. Ez ziren jabetzen nolako arriskuan sartzen ziren. Kontrabandorik, aldiz, ez zuen egin. Elurretan ere ibiltzen zen anaia, zurezko "erraketak" eginda. Alemanek ez zuten susmo txarrik izaten. Berak ostatuan zerbitzatzen zituen eta bide batez galderak egin, gero informazioa koinatu gaiari pasatzeko. Gogo onez aritzen ziren.