Zigorra euskaraz egiteagatik <p>Zigortu egiten zituzten euskaraz mintzatzeagatik. Tintontziaren zera (?) ematen zitzaion euskaraz egiten atzematen zenari, hark hurrengoari, eta horrela hondarra, azkena, zigortu egiten zuen irakasleak. Beraiek euskaraz mintzatzen ziren. Bera ez zuten zigortu izan, errientak, irakasleak ostatuan hartzen zituztenez haiekin trebatzen zirelako frantsesez. Kanpotarrak izaten ziren irakasleak.</p>