Etxezuria ostatuko lanak <p>Etxezuria ostatuan jaioa da Xelestin. 11 haurride ziren, 9.a bera. Lan asko egiten zen ostatuan jan-edanak ematen. Ilunabarretan musean jokatzera etortzen zen jendea. Gaueko 11etan ixten zen, jendarmeak erronda egiten zutenean. Garbiketa-lanak, sukaldean lagundu..., denetik egin behar izaten zuen. Xuriketak (lixiba) egitera "latsarat" joaten ziren, errekarat. Logelak ere bazituzten ostatuan.</p>