Baserriko ateak, zabalikBaserria kaletik nahiko gertu zegoen, eta Larramendi kaleko jendea baserri aurreko "labaderora" joan ohi zen arropak garbitzera. Hotza egiten zuenean, baserrira sartu ohi ziren berotzera eta kafesnea hartzera. Eskaleak ere joan ziren baserrira, eta beti otorduren bat ematen zien. Eskale asko ibili ohi zen: etxe aurrean jarri eta errezo batzuk egiten zituzten; limosna eta janaria ematen zitzaien.