Pazko bigarrenetan, antzerkia Jendea ez zegoen antzerkia ikustera ohitua; euskaraz, are gutxiago. Hala ere, zain-zain egoten zen herriko jendea. Pazko bigarrenetan egiten zituzten antzezlanak. Astelehenetan, berriz, feria izaten zen Tolosan; "baserritar eguna izaten zen". Antzerkiaz gain, bertsolariak, aizkolariak, pilota partidak... ere izaten ziren. Antzezlana egin ahal izateko, gobernadoreari antzezlanaren kopia eman behar izaten zitzaion.

Pazko bigarrenetan, antzerkia
Xabier Garikano Solabarrieta
- ahotsak.eus