Betelura bizikletaz, haragi bila<p>40ko hamarkadatik aurrera, errazionamendu garaian, Betelura joaten zen bizikletaz. Han, osaba harakina zuten, eta etxerako janari bila joaten zen. Bizilagunei ere ekartzen zien jeneroa Betelutik. Bidean, karabineroak egoten ziren, eta, janaria harrapatuz gero, konfiskatu egiten zuten.</p>