Apaizarentzat txerriki onenak Igandetan, Pakitaren amak meza nagusiaren aurretik konfesatu eta komulgatzen zuen. Elizara joaten zenean, apaizari babarrun zakua eta arrautzak ematen zizkion. Pakitak, berriz, sutarako egurra eraman ohi zion apaizari. Txerria hiltzen zutenean, txerriki onenak apaizarentzat izaten omen ziren.

Apaizarentzat txerriki onenak
2015-04-04
Pakita Peñagarikano Elosegi
- ahotsak.eus