Txokolatea egiten errazionamendu garaian<p>Lau senidetan mutil bakarra zen. 14 urte bete zituenean, eskola utzi eta txokolatea egiten hasi zen etxeko gozotegian. Txokolatea nola egiten zuten kontatzen du. Gabezia garaiak ziren, eta txokolatea zen gauza gozo bakarra. Produktuak errazionamenduaren bidez jasotzen zituzten. Txokolatea udaletxeetara eramaten zuten, eta handik banatzen zuten etxeetara errazionamendu kartilen bidez.</p>