Sagarra txikitzeko prozesua <p>Etxean sagarra prentsa mekanikoarekin txikitzen zuten; lehenago, ordea, pisoiak erabiltzen zituzten Hilarionen arbasoek. Sagarrak jo baino lehenago ez zituzten garbitzen. Sagar txikituari patsa deitzen zioten eta sagardoa aterata gelditzen zenean, behiei ematen zitzaien.</p>