Esne-salmenta, diru iturriaEgunero joaten zen Tolosara esnea saltzera. Esne-bezeroak zituen, eta etxez etxe ibili ohi zen esnea partitzen. Esnea sobratzen bazen, plazan saltzen zuen. Esnea faltan izanez gero, berriz, auzokideei erosten zien bezeroekin kunplitzeko. Esnearen salmentarekin lortutako diruarekin ogia eta haragia erosketen zituen kalean.