Anaiaren diru-iturriakAnaiari buruz hitz egiten du. Dirua eskuratzeko hainbat bide izaten omen zituen. 12 urtez gero, pilota alokatzen omen zuen; "baratoa" esaten zitzaion. Larrua josi ohi zien pilotei, eta erosi ere egiten omen zituen. Nafarroara etxerako ardo bila joaten zenean, berarentzat olioa edo erosi ohi zuen Tolosan saltzeko gero.