Arrosarioa esateari utzi ziotenekoa Iluntzetan, arrosarioa errezatzen zuten etxean. Egun batean, lanak luzatu zitzaizkien baserrian, eta afari mokadua egiteko gogoz etxeratu zen Eugenio eta aita. Berandu izanagatik, ama gurutze santua egiten hasi zen, eta Eugeniok gurutzea egiteari utzi eta afaria ateratzeko eskatu omen zion. Han bukatu omen zen arrosario esateko ohitura etxean.

Arrosarioa esateari utzi ziotenekoa
Eugenio Zabala Olazabal
- ahotsak.eus