Migel Mari Iraola Uranga

Tolosa (Gipuzkoa) (1921-2016)

Biografia

Tolosan jaio zen, baina urte askoan Ibarran bizi izan da. Tolosako eskolapioetan ikasia, gogoan ditu gerra aurreko urteak, gerra bera, baita haren ostean etorritako aldaketak ere. 14 urte zituela, errementari-lanetan hasi zen Tolosan anaiarekin batera, eta ordutik hainbat etxetan aritu izan dira lanean. Kirolarekiko zaletasuna izan du: atletismoan ibilitakoa, disko-jaurtiketan txapeldun izan zen; eta, horrez gain, Tolosa futbol-taldearen jarraitzaile eta bazkide izan da urte askoan. 'Arco-iris' elkartearen sortzaileetako bat da, elkarrizketa garaian bizirik geratzen zen bakarra; eta, elkarteari esker, bizipen ahaztezinak izan ditu: besteak beste, 50 urtean elkarteko txarangako zuzendaria izan da; eta, omenaldi gisa, berari eskainitako abestia ere badauka. Ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituen, eta haien goxotasunaz inguratuta bizi da gaur egun. Tolosarra, oso parte-hartzailea eta bizia, herriaren historiaren lekuko pribilegiatua dugu Migel Mari.

Zintak

KodeaDataProiektua
TOL-066 2012 Euskal Herriko Ahotsak
TOL-067 2012 Euskal Herriko Ahotsak
TOL-068 2012 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Arco-iris elkartearen hastapenak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Arco-iris izena asmatu zutenekoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Euskalduna eta Arco-iris elkarteak Bideoaren ikonoa
4 Elkarteetako janaria nork prestatu? Bideoaren ikonoa
5 Donostian txarangarekin pasatako egun ahaztezina Bideoaren ikonoa
6 Ibilian-ibilian, txarangako zuzendari izaten ikasi Bideoaren ikonoa
7 Pixkanaka, txarangako zuzendari bihurtu zen Bideoaren ikonoa
8 Tolosako inauteriak kentzeko saiakerak Bideoaren ikonoa
9 Burgosko epaiketak zirela, inauteriak bai ala ez? Bideoaren ikonoa
10 Inauterietan atera ezinagatik, nahigabetan Bideoaren ikonoa
11 Tolosako inauterien mozorroa: "Fiestas de Primavera" Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia