Gazta nola egiten zutenArtaldea zeukaten etxean, eta gazta egiten zuten. Horretarako, anaia eta biak mendira joaten ziren ardiak jeztera eta bizkarrean eramaten zuten esnea etxera. Iragazkiarekin edo harizko trapuarekin iragazten zuten. Lapikoan epeldu, gatzagia bota, eskuekin bildu eta gazta-zimitzetan sartzen zituzten ura kentzeko. Ondoko egunean leihoan paratzen zuten gazta.