Eskola-orduak amaitutakoan, klase partikularrak Pilar ikastetxean zebiltzanek hilero kuota bat ordaintzen zuten. Uniformerik ez zuten erabiltzen. Arratsaldeetan 5ak arte izaten ziren eskolak eta, klaseen ostean, eskola partikularrak ematen zituzten. Eskola horiek aparte kobratzen zituzten eta diru hori beraientzat izaten zen. Eskolak amaitu eta klase partikularrak hasi bitartean fraideen jangelara joaten ziren meriendatzera.

Eskola-orduak amaitutakoan, klase partikularrak
Amaia IƱurrieta Leturiondo
- ahotsak.eus