Erdi Aroko abadeen formakuntza Erdi Aroko abadeak familia onekoak eta aurretik hautatuak izaten ziren, ahaide nagusiak utzitako testamentuan. Eibarren, Unzuetatarrak, Isasitarrak, Urkizutarrak... XV. mende amaieratik aurrera batzuek LogroƱon edo Salamancan ikasten zuten. Formazioa eta kultura zeukaten bakarrenetarikoak ziren, eskribauekin batera. XV. mende hasierako Mutrikuko afera bat kontatzen du: eskribauak idatzita utzi zuen nola ez zegoen idazten zekien abaderik. Harrituta geratu zen Jabi.