Txaluparekin presatik behera joan zirenekoaEtxeko txaluparekin arraunean ibiltzen ziren. Presaraino joaten ziren. Behin presan behera joan ziren txalupa eta guzti. Atera zituzten txalupa eta arraunak ur-usteletik eta anaiak eta biek jaso zuten gora. Aitari norbaitek kontatu egin zion eta kontu eske etorri zitzaienean, gezurra zela esan zion Jabierrek. Gero aitak txalupa saldu egin zuen.