Bizimodua zeharo desberdina Soraluzen edo Belgikan hazitaGurasoek tailerrean egiten zuten lan. Belen Osintxura joaten zen esne bila anaiarekin. Gaztetan garai gogorrak tokatu zitzaizkien, eta ahizpak Belen Belgikara eraman nahi izan zuen zer lan-baldintza zituen ikusita. 18 urterekin Belgikara joan zen Belen anai-arrebak ikustera; txundituta gelditu zen hango egoerarekin.