Heriotzatik ozta-ozta libratu zen bakarraNazionalek trenbideetako sei langile eraman zituzten hiltzera Osintxun. Gaua aprobetxatuz, euretako batek, Anbrosiok, ihes egin zuen; bizirik ateratzea lortu zuen bakarra izan zen. Gudariak Basalgo auzoan zeuden, eta Anbrosio babestuta zegoen baserritik jaso zuten, nazionalen erasopean. Inaziok ez zuen gerra guztian bala-zauririk izan.