Trenarekin sustoa hartuta, ez zen gehiago joan Eibarrera saltzera Esnea saltzera joaten ziren Eibarrera. Maltzagako Estazio inguruari "herri txikia" deitzen diote, lehen etxe ugari omen zegoen bertan eta. Eliza ere bazegoen; eta, goizean joaten zirenean, meza entzuten zuten. San Rafael egunean, ardo goxoa eta gailetak ematen zizkieten. Astoarekin trenaren zubitik pasatu behar izaten zuten. Behin, trenarekin izugarrizko sustoa hartu zuen eta harrezkero ez zen gehiago joan kalera saltzera.

Trenarekin sustoa hartuta, ez zen gehiago joan Eibarrera saltzera
Jose Mari Larreategi Gallastegi
, Jesusa Maiztegi Gallastegi - ahotsak.eus