1933an etxea erre zitzaienBaserri inguruan baso asko eta lan ugari zuten. Beheko sua izaten zuten, ekonomika gerokoa zen. Etxea erre egin zitzaien 1933an ,"Cupo de excedente" deiturikoarekin soldadutzatik libre geratu zen urte berean. Etxea erretzean batzuk ama zenaren ahizparen etxean eta besteak beheragokoan geratu behar izan zuten konpondu bitartean.