Laneko arropak adabakiz josita; lexikoa Adabakiak. Tailerreko arroperi ere adabakiak egiten zitzaizkien. Aurrea apurtutakoan beste fraka zahar batzuen atzearekin aurre berria egiten zitzaien. Makinan josten zituen arropak. Orduan normala izaten zen arropak etxean konpontzea. Adabakia eta txaplata gauza bera da. "Burkua": almohadaren funda. Alde bata itxia izaten zuten eta bestea irekia, zintekin lotzen zena. Eskegitzeko amak esaten zien alde itxia goian zela eskegitzeko. Ohean ere adabakidun aldea azpira jartzen zuten.

Laneko arropak adabakiz josita; lexikoa
Maria Urizar Murua
- ahotsak.eus