Justino Gabilondo Larrañaga

Soraluze (Gipuzkoa) (1919-2012)

Biografia

Soraluzeko Gabolats kalean jaio zen, bost anai-arrebatatik bigarrena. Aita soraluzetarra zen, eta ama berriz, zarauztarra. Umetan aiton-amonen etxera joan zen, Zarautzera. Bertan eskolatu zen, eta Pielof bonbilla-lantegian jardun zuen mandatari gisa eta beste lan txiki batzuetan. Hamalau urterekin bueltatu zen Soraluzera eta Amutxastegi lantegian hasi zen lanean. Gerra hasi zenean, Justinok Deustura egin zuen ihes, eta handik gudari joan zen Eibarrera. Gernikan balaz zauritu zuten. Bizkargi mendiko borrokan parte hartu zuen, eta handik Santanderko frontera joan zen. Bertan preso hartu zuten eta Sardinero futbol-zelaitik Santoñako kartzelara bidali zuten. Kartzelako egonaldi txarra gogoratzen du. Santoñan libre utzi zutenean etxera itzuli zen. Caceresko Villamiel herritik Soraluzera neskame etorritako Carmen Dominguezekin ezkondu zen.

Zintak

KodeaDataProiektua
SOR-077 2010 Euskal Herriko Ahotsak
SOR-078 2010 Euskal Herriko Ahotsak
SOR-095 2010 Soraluze 1936
SOR-096 2010 Soraluze 1936
SOR-097 2010 Soraluze 1936

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Zarautzen 14 urtera arte bizitakoa
2 Bonbilla-fabrikan lanean hasi zenekoa
3 Zarauzko eskolan gaztelaniaz ikasia
4 Zarautzen aitona-amonekin bizitzen
5 Alfontso XIII. Zarautzen Transkripzioaren ikonoa
6 Umetako jolasak eta apustuak Zarautzen
7 Zarautzen aberatsei golfean laguntzen
8 Soraluzen lantegian izandako gorabeherak
9 Gerra hasitakoan, Bilbora ihesi
10 Gerrara boluntario, Durangoko bonbardaketa gertatu zenean Transkripzioaren ikonoa
11 Eibarren gerra garaian egon zenekoa Transkripzioaren ikonoa
12 Gernikara bonbardaketa ostean iritsi Transkripzioaren ikonoa
13 Gernikako frontean bizitakoak
14 Bilbora zaurituta eraman, eta han berriro frontera
15 Basurtoko ospitale inguruko operazio militarra
16 Santanderrera joan eta han inguratuta gelditu
17 Preso Santanderko futbol-zelaian
18 Santanderren presondegitik ihes egin zutenekoa
19 Santanderren lagun bat nazionalen bandotik babesa ematen
20 Nazionalek lagundu eta gerrara beraiekin joateko eskaini
21 Santandertik Santoñako kartzelako baldintza kaxkarretara
22 Kartzelan Soraluzeko emakume bat ikusi zuenekoa
23 Fusilatu egingo zituzten beldurra zuten, baina libre utzi zituzten
24 Kartzelatik irten eta etxerako bidea
25 Erreketeak Soraluzen sartu orduko, alde egin zuen Bilbora
26 Gerra garaian, Deustun ibili ziren soraluzetar asko lanean
27 Deustuko lantegia utzi eta frontera joan zen
28 Maltzagan egon zen gudarien batailoian
29 Zornotza inguruan frontean zauritu zuten Justino
30 Frontean harrapatu zuten Santanderren
31 Kartzelatik ihes egin zuen
32 Kartzelara bueltatu zen bere kabuz
33 Italiarrek filmatu egin zituzten ogia jaten
34 Gosea pasatu zuten herrira bueltatutakoan
35 Herrira etorritakoan, kuartelera eraman zuten
36 Kuartelean astean hiru aldiz aurkeztu behar
37 Nazionalekin gerrara joan behar izan zuen
38 Herriko parrokoak gerrako gertakizun guztien berri zuen
39 Pirinioetan nazionalentzat guardiak egiten
40 Gorrien diruak balioa galdu zuen
41 Euskaraz egiteagatik, gaizki esaka
42 Eskolan erderaz egin behar
43 Karlistek irailaren 22a ospatzen zuten urtero
44 Batzokia karlistek hartu zuten
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia