Ana Mari aitagaz batera preso eta noraezeanGerra Zibilean, aitak leku batera joateko agindua jaso zuen. Laster etxera bueltatuko zelakoan, Ana Mari beragaz eroan zuen. Beste askogaz batera preso hartu zuten aita eta Ana Marik beragaz batera pasatu zuen gaua. Hurrengo goizean presoak kartzelara eroan zituztenean, aitak Ana Mari bide izkina batean utzi zuen; handik etxe batera joan zen korrika babes bila. Amak-eta baserririk baserri joan osten aurkitu zuten umea. Ana Mari izekoagaz batera etxera bueltatu eta ama BegoƱara arte joan zen senarraren bila.