Etxeko abereak Behi blondak eta ardiak dituzte. Esnea saltzen dute, baina ez dute gaztarik egiten. Lan handiagoa da gazta egitea. Etxean edukitzen dituzte, ez dituzte mendira eramaten. Bazka asko erosten dute, lastoa gehienbat. Semeak segida hartu du, nahiz eta laborantxa ez izan lanbide erraza. Hobe litzateke diru laguntza gutxiago izan eta abereak behar den prezioan salduko balira.