Donibaneko ikastolako lehenengo irakasleetako bat
<p>Ikastolaren lehenengo lokala ireki eta gero, "Aterpea" lokalean klaseak ematen hasi zen Lurdes Sistiaga irakaslea. Itsasmendi elkarteko kideek ere, proiektuan lagundu nahi zutenez, lokal bat erosi zuten eta goiko aldean ikastolako gela berriak sortu zituzten eta bertan hasi zen Gema lanean irakasle bezala, 1972-1973 ikasturtean. 20 ikasle zituen, baina hurrengo urtean 40 izan ziren.</p>
Donibaneko ikastolako lehenengo irakasleetako bat
2025-05-30
Gema Sistiaga Agirregomezkorta
- ahotsak.eus