Bonantzan sagardotegia Bordaundi baserrian tolarea zegoen, eta sagardotegia zuten kalean, Bonantzan. Idiekin eramaten zuten sagardoa, barriketan. Arrantzaleak joaten ziren bertara, janaria beraiek eramanda (arraina parrilan egiten zuten).