Sagardotegietako ohiturak Arrantzaleek arraina erre eta afaria egiten zuten sagardotegian. Emakumeak sagardotegian edo tabernan ikustea oso arraroa zen, jaiak eta gizonarekin ez bazen. Pitxarrean saltzen zuten sagardoa. Goiz erretiratzen ziren normalean. Edalontzia hamar xentimo inguru izaten zen. Hamalau urte ingururekin hasten ziren sagardotegira joaten, gizonen moduan.