Aitona atxilotuGerra denborako kontuak. Norbaitek Manoliren aitona salatu eta kartzelan sartu zuten. Donostian, Ondarretako kartzelan egon zen aitona. Manoli joaten zen aitonari jana ematera. Aitonari jarritako salaketa: barkuarekin jendea Frantziara eramatea leporatzen zioten. Epaiketako egunean ez zen azaldu salaketa jarri zuena, eta aitona libre utzi zuten.