Atsolorra eta ezkontzak Umeren bat jaiotzen zenean, amari egiten zitzaion bisitari atsolorra esaten zitzaion. Normalean, auzoko emakumeak biltzen ziren atsolorrean. Ama erditu berriari zerbait eman ohi zitzaion opari gisa: botila bat kina, esaterako. Ezkontzen kasuan ere bazen ohitura bat: ezkonberriek auzokoei txokolatea partitzen zien, eta, gero, auzoak oparia egiten zien haiei.

Atsolorra eta ezkontzak
Elena Etxebeste Martiarena
- ahotsak.eus