Hiletak <p>Norbait hiltzen zenean, hilotza bi gau osoz edukitzen zen etxean, eta senide eta auzokoak biltzen ziren hildakoaren alde errezatzeko. Hilkutxa bizkarrean eramaten zen, eta, atzetik joaten ziren senide eta auzokoak. Elizkizunaren ondoren, hilkutxa bizkarrean hartu eta kanposantura eramaten zuten. Gaixo zegoen pertsona hil aurretik, apaiza akolito batekin joaten zen azken igurtzia ematera. Erramua ur bedeinkatutan sartu eta harekin bedeinkatu ohi zuen apaizak hilotza.</p>

Hiletak
Maria Jesus Legorburu Etxebeste
, Ramoni Legorburu Etxebeste - ahotsak.eus