Almejatara Marea jaisten zenean, aitzurra eta baldea edo sagarra biltzeko otarra hartuta joaten ziren almejatara. Errenteria aldetik zetorren errioa lehor-lehor geratzen zen, eta lohi handia izaten zen. Lohiarekin ez zikintzeko, baporetik lortutako bota luze batzuk janzten zituen. Bestela, zakuekin lotzen zituzten hankak.

Almejatara
Patxi Sein Legorburu
- ahotsak.eus