Sagarrak biltzen zituztenetik dolarerainoko bidea
<p>Sagardoa egiteko, lehenbizi sagarra bildu egiten zuten. Zer tresna erabiltzen zituzten aipatzen du. Aise biltzen zuten sagarra, egunean 30-40 zaku. Zakuak gurdiz eramaten zituzten auzora, han bizkarrean hartu eta ganbarara igotzen zituzten. Ganbaratik beheko solairura bidea eginda zegoen, sagarrak makinara zuzenean bota zitzaten. Horrela, makinak sagarrak txikitu egiten zituen.</p>