Aita bisitan preso egondako etxaldean Aitak gutxi aipatzen zuen gerla. Hala ere, behin bera preso egondako etxaldeko familia bistatzen egon zen Alemanian, 30 urteren ondoren. Harrera beroa egin omen zioten. Aurrerakuntza handiekin, lehengo lanari jarraitzen omen zioten. Etxeko jauna Errusiako frontean hila zen, eta haren seme-alabak zeramaten etxaldea.