Aitaren gerrako istorioa Aita hogeita hamar urterekin berriz mobilizatu zuten gerra hasi zenean. Moselan egon zen soldadu. Alemanak Belgikatik sartu, atzetik inguratu eta milaka preso hartu zuten. Alemaniara eraman, eta lanean jarri zituzten, laborariak laborari lanetan eta horrela. Aita bi etxaldetan egon zen, 40tik 45era arte, laborantza lanetan. Ihes egiten ahalegindu, atzeman, eta lekuz aldatu zituzten. Laborari bizimodua egiten zuten, etxaldean egunez, eta ostatuan gauez. Esan daiteke ez zuela gerra bizi izan.