Gazte iheslariak Espainiara lehendabizi, Afrikara gero Alemaniara lanera joan nahi ez zuten gazteak Espainiara pasatzen zirenean, beren burua entregatzen zuten. Kontzentrazio eremuetan, Mirandan, esaterako, edukitzen zituzten hilabete batzuk, eta gero Portugalerat edo Afrikarat igortzen zituzten, ez zituzten Frantziara itzultzen. Hori ona zela, dio. Frantziak oso eskertuta egon behar lukeela, dio, Afrikak babestu zituelako garai zail haietan. Jendea ez zen gehiegi ohartzen, baina oinezkoen mugimendu handia zen orduan, ihesi zebiltzanak ziren anitz.