Erresistentziaren armak Alemanek etxeko armak entregatzeko agindu zutenean, inork ez zuen obeditu. Horiek izan omen ziren erresistentziaren lehen armak. Gero alemanei kendutakoak, exerzitoko jendearenak. Eta "gorriek", berriz, 36ko Espainiako gerlatik zetozenak eta abar. Irakurri duenez, Biarno aldean behin edo behin bota zizkieten armak hegazkinetik. Dena dela, arma gutxi zuen erresistentziak: pistolak eta fusilak, eta ametrailadora banaka batzuk bakarrik.