Petain mariskala, "Frantziaren salbatzailea" Auzapezak eta handiki guztiak Petain zaleak ziren (kolaborazionistak). 14ko gerran Petain Jenerala izan zen garaile, eta aldare batean zuten frantsesek. Alemanek 39an gerra deklaratu zutenean, Petainengan jarri zituzten esperantza guztiak. Petainenek ikusi zuenean ezin zituela alemanak gelditu, negoziatu egin zuen. Baina gero haien mendeko geratu zen guztiz. Golistak eta komunistak izan ziren ia erresistenta bakarrak. Eliza ere Petainen alde zegoen guztiz. De Gaulle-ren berri handirik ez zen hemen, irratirik ere ez baitzegoen. Baina gorriak ugari ziren Zuberoan, Mauleko espartin fabrikako langileen eraginez. Azken aldera armada De Gaulleren alde jarri zen.