Larraineko kontrabandistarekin izandako solasa Gai hauetaz ez omen du jendeak mintzatu nahi. Behin kontrabandista izandako larrainetar batek erdi sekretuan kontatu zion ehunka maki pasatzen zirela batetik bestera. Pirinio guztian izan ziren makiak, baina alderdi honetan bereziki: Santa Garazi, Larraine, Irati, Baigorri...