Frantziak espainiar estatuko makiak traditu Erresistentziako kontuez oso gutxi idatzi eta ikertu da orain arte. Estamentu ofizialek ere ez dute aipatu nahi izaten Iparraldeko erresistentzia. Espainiako gerraren ondorioz ihes egindako nazionalista eta errepublikazaleek asko lagundu zioten erresistentziari; Frantziak hauei agindu zien alemanak garaitzen zituztenean Franco botatzen lagunduko zietela. Makia oso ondo antolatuta zegoen 45-47 urteetan. Irati, LarraiƱe eta inguru horietatik bestaldera pasatu ziren, baina ez zuten Frantziaren aldetik agindutako laguntzarik jaso eta porrot egin zuten.