Apaiza bitartekari alemanen eta erresistentziaren artean Mauleko bonbardaketa gertatu zen garaian Atharratzen brigada aleman oso bat, 70 bat soldadu, preso hartuta zeukan erresistentziak. Negoziaketan Etxebers abizeneko apaizak egin zuen bitartekari. Preso hartutako alemanak Genevako hitzarmenaren arabera tratatu zituzten, eta horren ondorioz alemanen jarrera apaldu egin zen Maulen. Gero, Gurs-eko kontzentrazio eremura eraman zituzten presoak.