Gerla finitu zenean denak erresistentakPatainzaleak (kolaboratzaileak) erresistenta bihurtu ziren gerra amaitzear zegoenean. Kalte egindako jende gehiena inolako zigorrik gabe geratu zen. Pagolar baten kasua kontatzen du. Merkatu beltzean aritu izanagatik sei hilabeteko espetxea izan zuen. Harrezkero, jendeak ez omen zuen maite eta Ameriketara alde egin behar izan zuen. Pagolan ez zen emakumerik zigortu alemanekin ibiltzeagatik, beste zenbait herritan bezala.