Merkatu beltza eta mugalariak<p>Hiritarrak, goseak eraginda, herrietara etortzen ziren oinez merkatu beltza egitera. Baserriko produktuak errazionamendu tiketekin eta abar trukatzen zituzten. Gordetako jendea, erresistentak, merkatu beltzean zebiltzanak, denetariko jendea mugitzen zen batetik bestera. Juduak, hegazkin-pilotuak eta abar mugaz bestaldera eramaten zituzten mugalariak ere baziren.</p>