Alemaniara lanera joan nahi ez zuten gazteak ezkutatuta Alemanek Frantzia dena okupatu zutenean, eskulangileak behar zituzten Alemaniako fabriketan lan egiteko, eta hemengo gazteen bila hasi ziren. Baina hauek joan nahi ez zutenez, gorde egiten ziren sabaietan, mendiko etxoletan eta abar. Gauez irteten ziren jan bila eta beren egitekoak egitera. Orduan hasi zen erresistentzia.