Etxeko garbiketak. Komuna Etxeko garbiketak belauniko egiten zituzten, eskuila eta moltsoarekin. Xaboia bazuten, baina lixibarik ez. Ezkaratza (sukaldea) eta eskailerak garbitzen zituzten horrela, batik bat. Zurezko zoruari argizaria ematen zioten. Pilarrenean komuna bazegoen, baina ura norberak eraman behar zuen. Teilatuko ura batzeko andelarekin batera, komunari bonba jarri zioten. Mirenenean, berriz, ohol tarte bat izaten zen komuna. Handik egindakoak satsetara joaten ziren.

Etxeko garbiketak. Komuna
Pilar Askorbebeitia Urigoitia
, Miren Gallastegi Ajuriagerra - ahotsak.eus