Arropak garbitzenIzarak sutako hautsarekin egozten ziren tinan sartuta. Errekan uretan eragin eta zuri-zuri geratzen ziren. Tinan jarritako ereinotzak (erramua) oso usain ona ematen omen zion garbitutako arropari. Xaboia seboarekin egiten zen. Arropak errekan garbitzen ziren. Lehorte garaitan urruti samar zegoen mendiko erreka batera joan behar izaten ziren, bazkari eta guzti.