Artaldea neguan etxean. BildotsakNeguan artaldea etxean egoten zen, belar iharrarekin gobernatuta, eta pentsuarekin dirurik baldin bazegoen erosteko. “Migel Handi” durangar harakinak eramaten zizkien bildotsak. Txekorrak erosten giputz bat etortzen zen. Bildotsak Gabonetatik otsailera arte jaiotzen dira. Ardi bakoitzak, normalean, bildots bat izaten zuen. Arraroa izaten zen bikoxdun ardia.